Ingurua

Zer egin?

Legate apartamentua kokapen ezin hobean dago, Elizondo erdian, Baztan-Bidasoa errekaren aurrean. Gainera, Elizondoko sarbide nagusitik berehala ikusiko dugu.

Gure apartamentutik herri guztia oinez bisitatzeko aukera duzu eta Baztan bailara erdian egonda gure ingurune natural guztiak gozatzeko aukera paregabea izango dugu.

Elizondo

Elizondo Baztango herri nagusia da eta harrituko zaitu benetan bere jauretxe eta jauregi ugariengatik.

Elizondon, Txokotoko presa, Arizkuneneako palazioa ikusi eta bertako kale ederretatik paseatzeko aukera izango dugu.

Baztan bailara

Baztan Nafarroako iparraldean dagoen bailara zabala da eta 15 herrik osatzen dute.

Bertan Bertizko parke naturala, Infernuko errota, Xorroxin ur jauzia, Zigako behatokia aukera izango duzu besteak beste.